XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eskariak (Goizean) Uste osoz dei egin dezaiogun, gizartean izatea atsegin zaion Jainkoaren jakintza eta indar den Kristori, esanez: Zaude, Jauna, gurekin.

@- Zeure argiaren erreinura deitu gaituzun Jesukristo Jauna Egizu, atsegin zaizuna betez gabiltzala.

- Munduak ez dakiela, gure artean zauden Horrek: Ager ezaiezu gizonei zeure aurpegia.

- Geure buruak baino urbilago zaitugun Horrek: Sendo ezagu gure bihotzetan, betiko salbamenaren itxaropena.

- Zuzentasunaren iturri zeran Horrek: Gorde gaitzazu zintzo eta garbi, zure etorreraren egunerako.

Eskariak (Arratsean) Senide maiteok, otoitz dagiogun Kristori, herio-ilunpean zeudenei Profetek hitzemandako Argi haundiari, eta esan dezaiogun: Zatoz, Jesus Jauna.

- Jainkoaren Hitza, hasieran guztia egin zuena, eta azken-egunetan gure izaera hartu zenuena: Zatoz, eta atera gaitzazu heriotzatik.

@- Gizon oro argitzen duen egiazko Argi: Zatoz, eta urrun itzazu gugandik gure ezjakinaren ilunpeak.

- Aitaren altzoan zauden Seme bakar Hori: Zatoz, eta erakus ezaiguzu Jainkoaren onginahia - Gizonaren Seme bezala guregana etorri zeran Jesukristo: Zu hartzen zaitugunok egin gaitzazu Jainkoaren seme.

- Espetxeetako ateak zabaltzen dituzun Horrek: Har itzazu eztai-mahian, ate-joka dauzkazun gure hildakoak.